Lehen hitzordu nazionala, urtero bezala, neguko Espainiako Txapelketarekin iritsi zen, 25eko igerilekuan. Bidasotarrak 8 igerilarirekin etorri ziren, eta hurrengo asteetan iritsiko diren hitzorduetarako prestaketa landuago batekin.
Asier Iguiñiz izan zen nabarmenena: A finalista postua lortu zuen 100 estiloetan (7. postua) eta B finalista postua beste probetan, 200 estiloetan, 200 bizkarrean eta 50 bizkarrean. Sasoi ezin hobean egon gabe, onenengandik hurbil egotea lortu zuen eta bere markarik onenetara hurbiltzea.
Udane Ayestaranek B finalerako txartela lortu zuen 200 tximeleta proban, eta gainera 17 urteko klubaren marka hautsi zuen 50 eta 100 tximeleta proban.
Beste parte-hartzaileak hauek izan ziren:
Hodei Escamendi: 71. postua 50L, 57. postua 100 L eta 93. postua 50 M
Maddi Fernandez: 54., 50L
Jon Txapartegi: 39.a 200 M
Maite Iguiñiz: 23. postua 200B mailan, 49. postua 50B mailan eta 44. postua 100B mailan
Oier Eizaguirre: 44. postua 200B mailan, 65. postua 50B mailan eta 42. postua 100B mailan
Lucca Creo: 47. postua 200B mailan
Zorionak guztioi!! !