ALEBINAK NAGUSI IZAN ZIREN EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN
Guztira 12 titulu autonomiko lortu zituzten ...
Alebinek EHko Txapelketan jarraitu zuten, taldekako sailkapen orokorrean erabateko nagusitasuna lortuz, bereziki deigarria izan zelarik gizonezkoen sailkapenean zegoen aldea. Nagusitasun horren isla da domina-zerrenda ere: 35 domina, horietatik 12 urrezkoak. Hauek izan ziren txapeldun berriak:
UMA GONJAR: 400L, 50M ETA 200X
ILLES KOCSIS: 50L,400L,100E ETA 200X
ROBERT MENDAÑA: 200X
GIZONEZKOEN ERRELEBOAK: 4X100L, 4X200L ETA 4X100X
4X100X ERRELEBO MISTOA
Markei dagokienez, nabarmentzekoa da Uma Gonjar-ek lortutako 50 M-ko 13 urteko emakumezkoen errekorra.
Zorionak!! !