Unai Arruabarrena, senior mailako irabazlea, eta Julie Laux, lehen masterra, izan ziren azkarrenak Txingudiko Zeharbidean. Eguraldi ezin hobea egiten du, eta ez dago marmoka beldurgarririk. Probak izan zuen parte-hartze handiari esker, ibilbidea baldintza inbidiagarrietan gozatu ahal izan zen.
Gizonezkoen proban Unai Arruabarrenak ez zuen arazo handirik izan garaipena lortzeko 26:16ko denborarekin. Aipatzekoak dira Pablo Cerro, Jon Arruabarrena y Jon Txapartegi gaztetxoen 4., 5. eta 6.postuak.
Emakumezkoetan azkarrena Mont de Marsaneko Julie Laux masterra izan zen. Senior mailan Klubeko podiuma egon zen Nahia Muñoz, Eider Burlada eta Nora del Riori esker.
Aurretik, infantil mailako proban ere Klubeko bikoizketa izan zen Esteban Nazabal eta Garazi Azkueren garaipenari esker.
Zorionak guztioi!! !